
MATRIKULAZIOA
Musika jardueraz gozatu eta musika ikasteko nahia baduzu (klasikoa, modernoa edo bertakoa) , 4 urtetik aurrera inolako adin mugarik gabe bete dezakezu.
Gure helburua musika arloan prestakuntza praktikoa eskaintzea da adin guztietako zaleei, eta musikaren praktika sustatzea kulturaren osagarri bezala.
Hona hemen matrikulazioari buruzko informazio zehatzagoa:
MATRIKULAZIO EPEAK
- Barne matrikulazioa (Musika eskolan matrikulaturik dauden ikasleak): Maiatzaren 4tik 15ra
- Kanpo matrikulazioa (Lehenengo aldiz matrikulatzen direnak): Maiatzaren 18tik ekainaren 12ra
BAJA EPEA
1. Ikasturte hasieratik ikasturte bereko urriaren 15arte baja eskaria aurkez daiteke. Honek, aurkezten denetik hurrengo hileko tarifan izango du eragina.
2. Aurreko epe hori igaro eta gero ez da onartuko baja eskaerarik, hurrengo kasu hauetan izan ezik:
a) Ikaslearen heriotza
b) Ikasketak jarritzeko ezgaitasun kasuetan. Medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
c) Etxebizitza aldaketa herritik kanpo, 15 kilometrotik gora.
3. Aurreko epe hori igaro eta gero itxaron zerrenda zabalduko da, baja ematen duten ikasleen hutsuneak bete ahal izateko. Honelako alta kasuetan matrikula ordaindu eta gero, hurrengo hileko padroian izango du eragina. Matrikulazio berri hauetan, matrikula osoa ordaindu beharko da, baita kasuan kasuko ikastaroaren irakaskuntzari dagokion tarifa hainbanatua ere. Hainbanaketa hilabeteka egingo da, matrikula egiten den hilabetea osorik kontatuko da

