
BETE BEHARREKO ARAUAK
PUNTUALITATEA
Besteenganako errespetuagatik klasera sartzeko orduak errespetatu egin behar dira, bai banakako klaseetan baita taldekoetan ere.
HUTS EGITEAK
Aurretiaz abisatzea komeni da ikaslea ezin bada klasera etorri; abisatu ezik, etxera deituko zaie gurasoei argibide eske.
JOKAERA DESEGOKIAK
Ikaslearekin hitz egin ondoren gurasoengana joko genuke. Arazoa larria balitz, Eskola Kontseiluan landuko litzateke gaia.
KLASE ERREKUPERAKETAK
Jai egunetako klaseak eta ikasleek galdutako klaseak ez dira berreskuratzen, bai ordea irakasleek galdutakoak.
TUTOREAREKIN BATZARRAK
Aurretik adostuta, ikaslearen klaseko azken 15 minututan izan daiteke edo Tutorea eta gurasoen artean adostutako beste edozein momentutan.
OINARRIZKO ZIURTAGIRIA
Musika Eskolako Barne araudiak zehazten dituen arauak beteta izatea beharrezkoa da.